Albisteak

Atzealdea ERRIBERA Kultur Etxe berriaren inaugurazio ekitaldira joateko, bete postala!

Irailaren 12an Erribera kultur etxe berriaren inaugurazio ekitaldia egingo da. Goizez Kontxa Etxeberria plazan hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango da. Halaber, bai goizez, eta baita arratsaldez ere bisita gidatuak egingo dira erakinaren barruan.

2020·09·02


Bisita gidatuak oso bereziak izango dira, izan ere, kultur etxeko txoko ezberdinetan herriko hainbat artistek zuzenean beraien sormenak eskainiko dituzte. Horretaz gain, herrian eta herritarrekin grabatutako dokumental bat proiektatuko da, eta instalazio artistiko bat egongo da ikusgai.

Bizi dugun egoerak aforoak mugatzera behartzen gaitu. Hala, goizeko bisita gidatuan 90 pertsonek izango dute parte hartzeko aukera. Eta arratsaldekoan beste 90. Eta badago sarrera lortzeko aukera ederra:

EGUNGO KULTUR ETXEA AGURTZEKO ETA ERRIBERARI ONGIETORRIA EGITEKO POSTALA BETE, ZUEN TELEFONO ZENBAKIA IDATZI ETA ZOZKETAN PARTE HARTU, IRAILAREN 8A BAINO LEHEN BEHERAGO AZALTZEN DIREN TOKIETAKO BATEAN UTZIZ.

Hau da guk eskatu nahi dizueguna: postalaren atzealdean bi gogoeta idaztea, bi marrazki egitea, edo bi sentsazio islatzea: “Agur kultur etxea” esaldiari erantzunez bat, eta “Kaixo ERRIBERA” esaldiari bestea.

Ez duzue gehiegi hausnartu behar, ezta denbora gehiegi itxaron behar ere. Egin ezazue gaur bertan, oraintxe egin, eta animatu etxekoak. Izan daitezke oroimenak, izan daitezke sentimenduak, desioak, koloreak, hitzak edota marrazkiak. Berdin du zer edo nola, guztiek balioko dute, guztiak izango dira berezi.

Non lortu daitezke postalak?

Herriko etxebizitza guztietara postal bana bidali da, eta herriko establezimendu hauetan gehiago daude eskuragarri:

  • Ane optika (Nagusia,9)
  • Beizama taberna (Ergobia plaza, 12)
  • Ezpela naturdenda (Nagusia, 9)
  • Arantxa ileapaindegia (Nagusia,24)
  • Kaizoku taberna (Kontxa Etxeberria, 3)
  • Kixkur ileapaindegia (Nagusia, 9)
  • Ogiberri goxua (Nagusia. 31)
  • Beti Goxo taberna (Kontxa Etxeberria, 6)
  • Bikain jatetxea (Ergobia plaza, 6)
  • Laket taberna (Aiotzategi, 18)
  • Gerizpe kafetegia (Nagusia, 5)
  • Ogi Berri (Kontxa Etxeberria, 2)
  • Kris Auzmendu ileapaindegia (Nagusia, 28)
  • Coviran janaridenda (Nagusia, 20)
  • Coviran janaridenda (Tomas Alba, 11)
  • Yoss ileapaindegia (Donostia ibilibidea, 11)

Non utzi daitezke postalak?

  • Udaletxean
  • Kultur Etxean
  • Kiroldegian
  • Herriko kaleetan dauden postontzietan: 
    • Ergobiako plazan
    • Kontxa Etxeberria plazan
    • Joseba Barandiaran plazan
    • Errekatxo plazan (anbulategiko haur parkean)
    • Norberto Almandoz plazan