Albisteak

Atzealdea Ergobiatik Hernanira doan Donejakue bidea moztuta egongo da obrak direla eta

Bidea ekainaren 5ean itxiko da eta bi astez itxita egongo da, obrek irauten duten bitartean. Planoan berdez dago markatuta proposatzen den ibilbide alternatiboa.

2023·06·02


Ergobitik Hernanira doan Donejakue bidean, drainatze bat egiteko indusketa-lanak egin behar dira; hori dela eta, ekainaren 5ean bidea moztuko da. Lanek bi asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Planoan berdez agertzen da oinezkoentzako planteatzen den ibilbide alternatiboa, eta gorriz egungo pasabidea, aldi baterako bertan behera geratuko dena.

Behin lanak amaitzen direnean, Donejakue bidea lehengo egoerara itzuliko da.