Albisteak
Atzealdea
Eragiyok abesbatzak, Txirriskla txistularien elkartearekin eta Simon eta Aritz Goikoetxea txalapartariekin batera eskainitako emanaldia
Astigarragako Udalak asteburuan antolatu duen kultura programazioaren barruan online kontzertu berezia eskaini nahi izan du Eragiyok Abesbatzak. Horretarako, eta Simon eta Aritz Goikoetxea txalapartarien, eta Txirriskla Txistulari taldearen laguntzaz, euskal musikako zenbait pieza grabatu ditu azken egunotan Astigarragako hainbat txokotan. Online emanaldi honetarako sinbolismoz betetako kantuak aukeratu dira.
2020·07·24