Oharrak eta abixuak

Atzealdea BANDOA: Donostia Ibilbideko obrak

Donostia Ibilbidea berritzeko obrak hasi dira dagoeneko eta 7 hilabetez luzatuko dira.

Ondorioz, urriaren 10eko goizeko 10:00etatik aurrera, obrak amaitu arte, errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat, hezeguneko biribilgunetik kupelaren biribilguneraino. Obrek irauten duten bitartean, bidegorria zabalik mantenduko da; hori bai, behin-behineko ibilbide batekin.

Autobus zerbitzuari dagokionez, BU12 eta BU13 lineak urriaren 10eko 10:00etatik aurrera Bidebitarte industriagunetik sartuko dira, Hernani eta Donostiarako noranzkoan. Hiru geltoki izango dituzte: kirol kantxan, gasolindegian eta biurrarena inguruan.

Obra horiekin, batetik, Astigarraga eta Hernani lotuko dituen bidegorria eraikiko da. Bestetik, bidea urbanizatu egingo da: errepidea, espaloia eta aparkalekuak hobetuz eta kotaren maila igoz.

Nabarra Oñatz kaleko bizilagunek hondakinen edukiontziak Kale Nagusiko 3. zenbakian (Correos inguruan) izango dituzte obrek irauten duten bitartean.

Aldez aurretik herritarroi barkamena eskatu nahi dizuegu obrek sortu ditzaketen eragozpenengatik.

Fitxategiak