Albisteak

Atzealdea Epaimahaiak 2025eko udal egutegia osatzeko argazkiak aukeratu ditu

Egutegia doan egongo da eskuragarri abenduaren 16tik aurrera

2024·12·05


2015etik aurrera, urtero argitaratzen den udal egutegia osatzeko, lehiaketa bat egiten da. Jasotako argazkien artean, epaimahai batek 13 argazki aukeratzen ditu, urteko 12 hilabeteak eta azala osatuko dituztenak. Aurten ere horrela egin da, eta epaimahaia kultura batzordeko hainbat kidek eta Alfredo Ruiz argazkilariak osatu dute.

2025eko egutegia osatzeko gaia "Astigarragako jaiak eta ospakizunak urtean zehar" izan da. Lehiaketan 15 pertsonak parte hartu dute, horietatik 3 emakumeak, eta 5 Astigarragako bizilagunak. Guztira 60 argazki aurkeztu dira, eta horietatik 13 aukeratu behar ziren (12 hilabete eta azala). Parte-hartzea eta jasotako argazki kopurua txikia izan direnez, 2024ko lehiaketara aurkeztutako hiru argazkirekin osatu da egutegia.

Esan bezala, 13 argazki aukeratu dira, eta horietako batzuk pertsona berarenak dira; beraz, irabazleak 9 izan dira guztira:

  • Juan Pablo Fernandez
  • Carmen Ibañez
  • Natxo Pedrosa
  • Marko Ganuza
  • Felix Etxeberria
  • Sergio Perez
  • Luis Fernando Anza
  • Jose Angel Amutxastegi
  • Pilar Lorenzo

Sariak

Hautatutako argazki bakoitzeko egileak 80 euro jasoko ditu, eta 150 euro azaleko argazkiagatik; sariak Astigarragako saltoki, ostalaritza edo zerbitzu-establezimenduetan erabili behar dira.

Egutegia abenduan eskuragarri

Egutegia doan egongo da eskuragarri abenduaren 16tik aurrera Erribera kulturgunean, Udaletxean eta Astiko elkartearen establezimenduetan.