Albisteak
Atzealdea Emakumeon plazako lanen plangintza moldatuko da
Bizitzen ari garen egoera berezi honetan, kaletik ibilgailu eta pertsona gutxi dabilela aprobetxatuz, eta oraindik ere eraikuntzako enpresek lanean jarrai dezaketela ikusita, Emakumeon plazako urbanizazioko obrarik gatazkatsuena gauzatzea erabaki du Astigarragako Udalak. Hau da, Tomas Alba 13 etxea inguratzen duen guneko obraren fasea.
2020·03·24
Emakumeon plazako lanen plangintza moldatu da, bizitzen ari garen egoera berezi honetan kalean mugimendu gutxi dagoela aprobetxatuz.
Gaur hasiko dira Tomas Alba 13 etxea inguratzen duen guneko obraren fasearekin. Hori dela eta, Tomas Alba kaletik Errekatxo kalerako sarbidea moztuta egongo da lanak luzatzen diren bitartean.
Ondorioz, Errekatxo kalera ibilgailuz sarbidea Lanberri kaletik egin beharko da.