Albisteak

Atzealdea Emakumeon Etxean aurrera begirako erronkak eta horiek lortzeko ekintzak definitu dituzte

Emakumeon Etxeak 2024ko udazkenean egin zituen hausnarketa-saioetatik hainbat ondorio nagusi atera dituzte

2025·04·14


Astigarragako Emakumeon Etxea Udalaren eta Emakumeon Etxea Elkartearen artean kudeatutako herritarren zerbitzura dagoen egitasmoa da eta Astigarraga berdinzale eta justuagoa eraikitzeko bidean eragin nahi du. Emakumeek hausnartzeko, formatzeko, ikasteko, elkar entzuteko eta ezagutzeko espazioa da.

Emakumeon Etxeak, hiru urteko ibilbidea egin ondoren, hausnarketa-saio batzuk egin zituen iazko udazkenean, aurrera begirako erronkak definitzeko eta horiei heltzeko egin beharreko ekintzak zehazteko. Saio horietatik hainbat ondorio atera ziren, eta horien berri eman berri zaie, martxoaren amaieran, Emakumeon Etxeko bazkideei eta prozesuan parte hartu zuten emakumeei.

Etorkizunerako erronkak eta helburuak honako hauek dira:

1. Komunitatea indartzea

  • Emakumeon Etxeko baliabideak erabiltzea sarea sortzeko
  • Bazkideen aktibazioa sustatzea
  • Komunitateko lana sustatzea
  • Herriko elkarteekin elkarlana bultzatzea

2. Emakumeentzako erreferentzia-gune bihurtzea

  • Emakume gehiagorengana iristeko bideak sortzea

3. Formakuntza feministan sakontzea

  • Komunitate feminista indartzea
  • Kontzientzia feminista zabaltzea
  • Indarkeria sexistari aurre egiteko babesa eskaintzea
  • Prestakuntza feministan sakontzea

4. Emakumeon Etxea herrira hurbiltzea

  • Erakargarriagoa egitea
  • Jendeak Etxearekiko dituen aurreiritziekin amaitzea

Emakumeon Etxearen zabalkundea handitzea Ikus irudietan hausnarketa-saioetan landutako informazioaren laburpena:


 

Kronikan Emakumeon Etxeko koordinatzailea eta elkarteko bi kide elkarrizketatu berri dituzte, esteka honetan.

Emakumeon Etxearekin harremana

Denon artean sortzen dugu Astigarrako Emakumeon Etxea. Zatoz zeu ere!

  • Emakumeon Etxeko ordutegia: astelehen, astearte eta ostiraletan 9:00-15:00; asteazken eta ostegunetan 13:00-19:00
  • Helbidea: Kale Nagusia, 23
  • Telefonoa: 648 41 71 57
  • Sare sozialak: