Albisteak
Atzealdea Emakumeen nazioarteko eguneko mozioa aurrera EH Bilduren aldeko botoekin
2020·03·06
Martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna
Hauek dira Astigarragako Udalak egun horri dagokionean, eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko hartutako konpromezuak:
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren bidean aurreratzeko neurri sorta bat garatzea udalerrian, beharrezkoak izango diren baliabide guztiak bermatuz: Udal aurrekontuen azterketa egitea, genero ikuspegitik, Udalak hartu dituen konpromisoen bideragarritasuna bermatuz.
- Udal kontratazio publikoan klausula sozial eta genero klausulak txertatzeko plana gauzatu eta jarraipena egitea.
- Udalerriko emakumeek egindako ekarpena balorean jartzeko memoria historikoa lantzea.
- Genero ikuspegi batetik udalerriko zaintzen errealitatearen azterketa egitea eta errealitate hori hobetzeko neurriak martxan jartzea, besteak beste, ondokoak jasoz:
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen den balditzak eta lan baldintzak duintzeko zuzenduriko neurriak proposatzea eta abiatzea.
- Familian egiten diren zaintzen analisia (ume eta mendekotasuna duten pertsonena), gabeziak, bete gabeko beharrak eta hobetu beharrekoak identifikatuz eta aurre egiteko neurriak abiatuz, kasu:
I. Zaintzen beharrei erantzuteko udal espazioak egokitzea.
II. Zaintzarako pertsonen kontratazioaren gainean laguntza ematea.
III. Zaintza behar edo eskaintzen dituzten pertsonen arteko harremanak erraztea.
IV. Nagusiki emakumeek egindako zaintza lanei balorea emateko sentsibilizazio jarduerak bultzatzea, baita gizonek erantzunkidetasunaren gainean kontzientzia hartzeko jarduerak ere.
V. Zaintza rolen gaineko emakumeentzako ahalduntze jarduerak abiatzea.
VI. Gazteei zuzendutako rol berdinzaleen gaineko hezkuntza jarduerak bultzatzea, ahalduntze ikuspegi batetik.
- Jabekuntza eskolak, emakumeen etxeak eta beste espazio autogestionatuak bultzatzea edota indartzea, betiere ahalduntze ikuspegi feminista batetik.
2. Identifikatu diren Astigarragako emakume zein kolektibo feministek parte hartzeko bideak irekiko dira, identifikatu diren jarduera guztiendiseinutik ebaluazioraino parte hartu ahal izateko, euren iritzia kontuan hartuz.
3. Astigarragako talde feministak martxoaren 8aren inguruan antolatu dituzten ekitaldiak babestea eta herritarrei dei egitea parte hartzeko.
Martxoaren 8ko egitaraua
Martxoaren 8an emakumearen nazioarteko eguna dela aldarrikatu eta ospatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Aztifemia taldeak Udalaren babesarekin Joseba Barandiaran plazan:
- 10:00etan Diana Feminista
- 12:00etan Tailerra. Ondoren, manifestuaren irakurketa
- 14:00etan Herri Bazkari autogestionatua
- 16:30ean Txipititxonian Donostiara edo 17:15ean A2 Autobusean Donostiara
Erregistro zibilaren zerbitzua pribatizatzearen eta murriztearen aurkako mozioa
- Astigarragako Udala uztailaren 4ko 8/2014 hazkunde, lehiakortasun eta eraginkortasunerako urgentziazko neurriak onesteko Errege Lege Dekretuaren kontra agertzen da edukian eta forman, eta eskatzen du Erregistro Zibilari eragiten dioten neurriak bertan behera uzteko.
- Astigarragako Udalak aldarrikatzen du Erregistro Zibilak publikoa, doakoa eta kalitatezkoa izan behar duela eta gaur egun dauden bulego eta zerbitzu guztiak mantendu behar direla. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Erregistro Zibilaren funtzioak eta kudeaketa berezko eskuduntzaz hartu behar ditu, Erregistro Zibila doakoa, modernoa eta herritarrengandik gertukoa izan dadin, eta izaera publikoa bermatua izan dezan.
- Astigarragako Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatzen die bigarren puntuan jasotako helburua lortzeko beharrezkoa den kudeaketak egin ditzatela, hori exekutatzeko behar duten gaikuntza edo eskumena eskuratuta.
- Astigarragako Udala Erregistro Zibilaren eta Justizia Administrazioaren pribatizazio prozesu ororen kontra azaltzen da.
- Mozio honen berri Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari jakinaraziko zaie