Albisteak

Atzealdea Emakumeen Etxeko partehartze prozesuaren 3. saioa egingo da ostegunean, online

Aurreko bi saioetan beste herri batzuetako ereduak ezagutu eta Astigarragako etxeak izango duen xedea eta bertan eskainiko dena landu ondoren, hirugarren eta azken saio honetan, espazioa, funtzionamendua eta kudeaketa landuko da. Osasun egoera dela eta, saio hau ere online egingo da.

2020·11·02


Azaroaren 5an 18:00etatik 20:00etara Astigarragako Emakumeen Etxea diseinatzeko hirugarren saioa egingo da. Osasun egoera dela eta, aurrekoa bezala hau ere online izango da.

Online

Hauek dira saioan parte hartzeko argibideak:

  • Bilerara sartzeko esteka honakoa da (aurreko saioan erabilitakoa): https://zoom.us/AstigarragaEmakumeenEtxea
  • Berrikusi Zoom-en azken aktualizazioa baduzula: https://support.zoom.us/hc/es/articles/201362233--D%C3%B3nde-puedo-descargar-la-%C3%BAltima-versi%C3%B3n-
  • Norbaitek aurrez dena ondo doala ziurtatu nahiko balu, asteazkenean, azaroak 4, 17:30-18:00 tartean bilera zabalduko da, frogak egiteko.
  • Egunean bertan 10 minutu lehenago itxaron gela zabalduko da.
  • Mikrofonoa isildu, hitz egin nahi duzunean aktibatu; belarrietako kaskoak erabil ditzakezu, hobeto entzuteko; eta partaide guztiak ikusteko “galeria” modua aktiba dezakezu.

Zer landuko da hirugarren saioan?

Osteguneko saioan hiru galdera hauei erantzungo zaie:

  1. Nola antolatu nahi dugu espazioa?
  2. Zein izan daiteke etxea kudeatzeko modurik egokiena?
  3. Nola irudikatzen dugu etxearen sozializazioa?