Albisteak
Atzealdea Emakumeen Etxeko lokala egokitzeko lanak martxan daude
Hobekuntza lanak aste honetan hasi dira Emakumeon Etxean eta abuztuaren amaierara arte luzatuko dira.
2021·07·21
Kale Nagusian dagoen lokala egokitzeko lanek 35.000 euroko aurrekontua izango dute. Hauek dira egingo diren lanak:
- Egungo sarrera handitzea irisgarritasun-baldintzak betetzeko.
- Ate irisgarri berri bat eraikitzea lokalaren atzealdetik (Tomás Alba)
- Lokalaren aireztapena hobetzeko leiho gehiago jartzea.
- Apurtuta dauden fatxadako harriak konpontzea.
- Suteen aurkako bitartekoak egokitzea
- Fatxadan bi armazoi jartzea, ondoren horma-irudiak egiteko
- Komunak konpontzea eta pixatokia kentzea
- Kanpoko bi ateetan txirrinak jartzea