Albisteak
Atzealdea Emakume kirolarien nerabezaroari buruzko solasaldia, irailaren 28an, 18:00etan, Erribera kulturgunean
2023·09·22
Emakumeak eta kirola ekimenaren baitan, Astigarragako Udalak “Emakume kirolariak nerabezaroan: bizipenak eta zailtasunak” izeneko solasaldia antolatu du, honako helburu hauekin:
- Herriko hainbat emakume kirolariri ikusgarritasuna ematea.
- Nerabezaroan kirolari horiek gaur kirola nola bizi zuten edo gaur egun nola bizi duten ezagutzera ematea.
- Neska nerabeek kirolean jasaten dituzten diskriminazio egoerak eta oztopoak ikustaraztea.
Solasaldian herriko sei emakume kirolarik hartuko dute parte: Eneritz Gartzia Arruabarrena (Emarri taldekoa), Lierni Roteta Artuzamunoa (Errugby jokalaria), Malena Leary Longatti eta Nahiane Odriozola Senperena (Astigarragako Mundarro eskubaloi taldeko gazteen kategoriako bi jokalari) eta June Balda Berra (arraunlaria); moderatzaile-lanetan Lierni Zinkunegi Saizar izango da. Liernik kazetaritza ikasketak burutu ditu eta egun kazetari gisa lan egiten du; txikitatik izan da oso kirol zalea eta kirol asko egin ditu.
Solasaldia euskaraz izango da.