Albisteak
Atzealdea Elikagaien banaketa egin zuen atzo Udalak
2020·04·23
Covid-19 a dela eta, Elikagai Bankuak bere banaketa eten zuen. Hori dela eta, Udalak familien egoera aztertuz, beharra zuten familien artean elikagaiak erosteko dirulaguntzak banatu zituen. 20 familiari eman zitzaizkien dirulaguntzak eta guztira 3.270 euro banatu ziren elikagaiak erosteko.
Azken asteotan, Oiartzungo Elikagai Bankuak jakinarazi zion Udalari bertan zeuden elikagaiak jaso zitzakeela. Hortaz, Udala banaketa bat prestatzen hasi zen. Brigadako langileek bildu zituzten Oiartzungo Elikagai Bankuan eta Caritas lokalean zeuden elikagaiak, eta Gizarte Zerbitzuetako Saila arduratu zen banaketa koordinatzeaz.
Alde batetik, bolondres-sarean izena eman zutenen artean 9 bolondresi deitu zitzaien eta guztiak lanerako prest azaldu ziren. Udalak bere esker ona adierazi nahi die bolondresei, egindako lana eta azaldutako prestutasunagatik. Bestetik, familien aukeraketa egin zen eta bilketara bertaratzeko abixua pasa zitzaien.
Hauek dira Gizarte Langileek familien aukeraketan erabilitako irizpideak:
- Elikagai bankuaren banaketa etenda zegoen bitartean elikagaiak erosteko dirulaguntza zuzenak jaso zituzten familiak
- Caritaseko zerrendan zeudenak
- Beste oinarrzko dirusarrerarik ez dutenak (RGI, lansaria edota pentsioak jasotzen ez dituztenak, besteak beste.)
Banaketa
Banaketa hiru txandatan antolatu zen segurtasun neurriak bermatu ahal izateko eta txanda bakoitza bi ordukoa izan zen.
32 familiak jaso zituzten elikagaiak eta guztira 3.200 kg inguru banatu ziren (Oiartzungo Elikagai Bankutik eta Caritaseko lokaletik bildutako elikagaiak).
Hurrengo asteetan zer?
Atzoko banaketan elikagai kopuru handia banatu zen familien artean eta Udalari dagozkion elikagaien zati bat Oiartzungo Elikagai Bankuan utzi zen aurrerantzean banaketa gehiago egiteko. Hori dela eta, datozen asteotan aztertuko da behar duten familien kasu berririk ote dagoen. Hala balitz, elikagaien bigarren banaketa bat antolatuko litzateke.
Covid-19aren egoera egonkortzen doan heinean, ohiko baliabideak berreskuratzea espero da.