Albisteak

Atzealdea Astigarragako Udalak elkartasuna adierazten die Moriako errefuxiatuei

2
Irailaren 29an Astigarragako Udalak Moriako errefuxiatuen aldeko adierazpen instituzionala onartu zuen Osoko Bilkuran. Bestetik, Zaporeakek antolatutako janari bilketarekin bat egin duen eta irailaren 25etik urriaren 2ra egin zen bilketa herrian. Urriaren 3an, bilketari amaiera ona emateko, argazki-erakusketa bat eta arropa saltzeko postu bat jarri ziren Joseba Barandiaran plazan. Bertan, errefuxiatuen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izan genuen Arantxa Preciado Valle,Zaporeak elkarteko boluntario, baten eskutik.

2020·10·07


Arantxa Preciado Valle Zaporeak GKEko kideak Lesbosen eman du iraila, Moriako errefuxiatuen gunean. Han zegoen eremua suntsitu zuen sute dramatikoa gertatu zenean.

1. Zer aurkitu zenuen hara iritsi zinenean?

Hara iritsi nintzenean, urtero bezala joan nintzen, janaria egin eta ahalik eta jende gehienarengana iritsi zedin. Orduan egoera dramatikoa zen eta Moria infernua zen bertan bizi zirenentzat, baldintza penagarrietan bizi baitziren. Suteaz geroztik, zerbait okerragora igaro dira: ez dute urik, pertsona askoren artean partekatu behar dituzten komun-ontzi eramangarriak dituzte, igluak lurraren arrasean daude...

2. Sutearekin dena okertu zela diozu. Nola daude errefuxiatuak orain?

Sutea izan zen eta handik bi egunetara eremu militar berri bat sortu zuten. Bertan, horietako batzuk daude, eta dinamika desberdina da. Han sartzen dira, zenbaki bat ematen diete eta ezin dira esparru itxi horretatik atera, ezin dira GKEetara iritsi, ezta beste inora ere. Eta eremutik kanpo geratu direnak ere ez daude hobeto, errepidean dabiltza, askok mendira ihes egin zuten eta irailaren amaieran oraindik ikus zitezkeen koltxoiak eramaten leku baten bila eta noraezean bidaiatzen.

3. Esan duzu GKEak ezin zaretela eremu militarrera iritsi eta janaria bezalako oinarrizko baliabideak ematen zenizkioten. Zer jaten dute orain?

Pertsona batzuen argazkia ikusi genuen eta gazta zati bat, sagar bat eta tomate bat zeramatzaten egun osorako. Guk plater konpletoak prestatzen genituen Zaporeak-en, hala nola arroza oilaskoarekin edo barazkiekin, lekaleak arrozarekin, pasta haragi xehatuarekin. Azken batean, mantenugai gehien dituzten platerrak.

4. Zenbat lagunek egiten duzue lan sukaldean?

Aurten hasi dira errefuxiatuak sukaldean lanean. Horregatik murriztu da boluntarioen kopurua; iaz 10 geunden, eta aurten soilik 4. Errefuxiatuentzat oso garrantzitsua da lagundu ahal izatea, erabilgarri sentitzen dira eta entretenituta daude. Denak pertsona zoragarriak dira.

5. Egoera zail horri munduko pandemia gehitu behar zaio, nola eragiten die errefuxiatuei?

Beste gaixotasun batzuekin gertatzen den bezala, gaixo dagoen errefuxiatu bat ez bada gaixo gisa tratatzen, ez zaio aztertu ere egiten. Horregatik esaten da cobid-19ko kasu gutxi daudela eremuan, baina benetan probarik egiten ez zaielako da. Babesteko eta ez kutsatzeko ez baliabide asko, GEKek banatzen dizkietan musukoak dituzte bakarrik, eta ez errefuxiatu guztiek.

6. Zer egin dezakegu hemendik pertsona horiei lagundu nahi badiegu?

Lagundu nahi duten guztiak kanpainetan parte hartzera animatu nahi ditut; esate baterako, elikagaiena ezinbestekoa da oinarrizko beharrak asetzeko. Egin dugun azkena, Euskal Herri mailan egin dugu, eta oso harrera ona izan du. Eta ziurtatu nahi diet, janaria iristen den ala ez zalantzan jartzen dutenei, aurten eta aurreko urtean, trailer bat iristen ikustea tokatu zaidala. Horrez gain, oinarrizko gastuetarako dirua ere behar da, hala nola sukaldearen eta etxearen alokairua, trailerra bidaltzeko, etab. Diru hori babesle, diru-laguntza eta urtean zehar egiten ditugun ekitaldietatik lortzen dugu (arropa salmentak...).

7. Zer sentitu duzu Astigarragara itzultzean? Lesbosera itzuliko zara?

Ezin gehiago laguntzeak gaizki sentiarazten nau, eta sentitzen dut pribilegiatuak garela, denetarik dugula eta gauza asko ez ditugula behar. Gehien hunkitzen nauena haur errefuxiatuak ikustea da, han errefuxiatuen % 40 adingabeak dira. Ez dute ezer, eta errepidean lo daudela ikusteak atsekabetzen nau. Baiezko borobila, ahal badut itzuliko naiz.

Adierazpen instituzionala

Joan den irailaren 29ko Osoko Bilkuran, Astigarragako Udalak Moriako errefuxiatuen aldeko adierazpen instituzionala onartu zuen. Adierazpen horretan, Astigarragako Udalak:

  • "Harrerako hiritzat" du bere burua , eta elkartasuna adierazi nahi die bizi diren lekuetatik ihes egin behar duten pertsonei.
  • Iheslariak hartzeko eta gizarteratzeko harrera planari eusteko konpromisoa berreisten du.
  • Krisi humanitario honi erantzun aktiboa emateko premiazko neurriak hartzeko eskatzen die Espainiako Gobernuari eta Europako erakundeei.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die Moriako tragediaren aurrean jarrera aktiboa eta solidarioa izan dezatela eta haren ondorioak arintzen lagun dezatela.

Ikusi adierazpena osorik

Elikagai bilketa

Astigarragako Udalak bat egin zuen Zaporeak GKEak antolatutako janari-bilketarekin, Moriako errefuxiatuei elikagaiak eramateko. Bilketa irailaren 25etik urriaren 2ra bitartean egin zen herriko hainbat komertzioetan eta Herri Eskolan. Bilketa arrakastatsua izan da eta 500 kg-tik gora janari lortu dira. Hori dela eta, udalak eta zaporeak GKEak esker ona adierazi nahi diote parte hartu duten herritarrei.

1 2