Albisteak
Atzealdea Brigadako lan anitzetarako bi operario kontratatuko ditu Astigarragako Udalak
2024·10·01
Astigarragako Udal brigadan peioi gisa lan egiteko aukera izango dute bi pertsonek bost hilabetetarako lan aldi osora, 2024ko abendutik- 2025ko maiatzera. Horretarako lehenik, EAGIren eskutik (Gipuzkoako Eraikuntzako Lanbide Eskola) prestakuntza teoriko eta praktikoa jasoko dute Usurbilen. Prestakuntza gaindituta, Udal brigadan lan egiteko aukera izango dute.
Lan eskaintza horiek Lanbidek kudeatuko ditu. Urriaren 7tik urriaren 21 arte interesdunek izena eman ahal izango dute Lanbideren bitartez.
Informazio zehatzagoa Astigarragako Udaleko web orrian izango duzue eskuragarri.
Beterri-Buruntzako 2024ko enplegu plana Lanbideren Tokiko Enplegu Ekintzak programaren bidez diruz lagundua da.