Albisteak

Hondakin plastikoz egindako figurak herriko lau puntutan asteazkenera arte ikusgai

4
Arantzazuko Ama-ko 3.DBHko ikasleak Ekofish proiektua lantzen ari dira. Hori dela eta, lau ikasleek (Aimar Olasagasti, Ander Enciso, Beñat Garcia eta Beñat Otaegi) herriko lau puntuetan (Kale Nagusia, Arrobitxulo parkea, Joseba Barandiaran plaza eta Foru enparantza) hondakin plastikoz egindako figurak ipini zituzten atzo, eta bihar arte egongo dira ikusgai.

2020·06·16


Ekofish kanpainaren helburua herritarrak itsas zaborren arazoaz jabetzea da, Mater itsasontzi-museotik itsasertzetik gertu dagoen arrantza esperimental baten bidez burutzen dena. Hortik abiatuta, Martuteneko Arantzazuko Aman 3. DBHko ikasleekin izen bereko proiektu bat burutzen ari dira.

Proiektua lantzeko taldeetan banatu dira, eta taldeetako batek hondakin plastikoekin figurak sortu ditu, herrian ikusgai jartzeko.

Figurak egin dituzten gazteak elkarrizketatu ditugu proiektuaren nondik-norakoak ezagutzeko:

1. Figurak egiteko erabili duzuen plastikoa zuek bildutakoa da? 

Bai, konfinamendu aurretik Donostiako kala batera joan ginen harrien tartean zeuden hondakinak jasotzera. Ondoren, herrian ere, lurrean aurkitutako zenbait hondakin bildu genituen. Erabili dugun material guztia guk eta gure ikaskideek jasotakoa da.

2. Zein izan da gehien topatu duzuen hondakina?

Orokorrean plastikoa bera izan da. Eta gehienbat, plastikozko tapoiak.

3. Nolako figurak sortu dituzue?

Figura guztiek dute lotura itsasoarekin eta itsas bizitzarekin. Itsasoan dagoen plastiko kantitatearengatik erasotuak izaten ari diren animaliak dira, orokorrean. 

4. Zer da figura hauekin lortu nahi duzuena?

Jendea itsasoko plastikoaren arazoaz jabetzea, plastikoa jateagatik edo bertan harrapatuta geratzeagatik urtero milioika arrain eta beste hainbat espezie hiltzen direla, eta itsasoetako fauna txikitzen bada, gure planetaren %75a txikitzen dela.

5. Proeiktua landu ondoren, zein mezu bidali nahi diezue herritarrei?

Ingugiroa zaindu behar dugula. Horretarako, ahalik eta hondakin gutxien sortu eta sortzen ditugunak bereiztea ezinbestekoa da.

1 2 3 4