Albisteak
Atzealdea Ekainaren 8an kiroldegiko fitness eta ziklo gelak zabalduko dira, hitzorduarekin
2020·06·05
Jarraibideak
Kiroldegiak, kutsatzea saihesteko eta une honetako deseskalatze faseko segurtasun neurriak aintzat hartuz, erabiltzaileek jarraitu beharreko protokolo bat zehaztu du:
- Covid-19arekin lotuta egon daitekeen sintomaren bat izanik, ez joan kiroldegira.
- Entrenamendu-saiorako hitzordua online hartu beharko da, eta errespetatu txanda bakoitzeko denbora.
- Aldagelak eta armarioak itxita egongo direnez, kirola egiteko arropa jantzita eraman beharko da.
- Ezinbestekoa den materiala soilik eraman beharko da ( ur botila, bi eskuoihal eta telefono mugikorra)
- Instalazioan sartzerakoan sarreran egongo den alfonbrarekin oinetakoak desinfektatu beharko dira eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu.
- Instalazioan maskarilla eramatea derrigorrezkoa izango da; ez ordea, jarduera fisikoa egiterakoan.
- Uneoro beste pertsonekiko 2 metroko distantzia mantendu beharko da.
- Materiala erabili ondoren eskura egongo den produktu desinfektatzailearekin garbitu beharko da.
Ikastaroak
Ekainaren bigarren hamabostaldian aurrez aurreko doako saioak eskainiko dira.
Aforoa kontrolatu ahal izateko izena ematea beharrezkoa izango da. Izen-ematea jarduera hasi aurreko egunean egin beharko da 943 333 676 telefonoan edo kiroldegia@astigarraga.eus helbidera idatziz.
Ikusi hemen doako ikastaroen eskaintza