Albisteak
Atzealdea Ekainaren 10ean hasiko dira Haur Eskola berria egiteko obrak
1
Otegunean hasiko dira obrekin eta 8 hilabeteko iraupena izango dute. Dagoeneko hasi dira eremua hesiekin ixten.
2021·06·09
Haur Eskola berria egiteko lanek 8 hilabete iraungo dute eta obra egiteko esleitutako aurrekontua 1.115.126,60 (BEZ barne) eurokoa da.
Obrak gauzatu ahal izateko Kontxa Etxeberria plazako 10-11 eraikinaren eskuinaldeko arkupea okupatu dute, oinezkoei ahalik eta kalte gutxien sortuz eta Kontxa Etxeberria plazako sarrera ahalbidetuz. Horrez gain, behar bada, Urumea kaleko aparkaleku batzuk ere okupatuko dituzte.