Albisteak

Atzealdea Egin da herri baratzak herritarrei esleitzeko zozketa

Zozketa irailaren 5ean egin zen udaletxeko pleno aretoan.

2024·09·09


Zozketara joaterik izan ez zutenek udalaren webgunean aurkituko dute informazio guztia, hemen.

Irailean zehar emango diren hurrengo urratsak bermea jartzea eta lagapen-kontratua sinatzea izango dira. Izapide hauek egiteko Udala jarriko da erabiltzaileekin harremanetan. Hori horrela, urriaren 1ean erabiltzaile berriak baratzak erabiltzen hasiko dira.

Emakidaren epea 7 urtekoa da.