Albisteak
Atzealdea Donejakue Bidea moztuta egongo da obrak direla eta
Ekainaren 13tik 17ra Ergobiatik Hernanira doan Donejakue Bidea moztuta egongo da. Irudian, ibilbide alternatiboaren trazadura (oinezkoak berdez eta txirrindulariak urdinez) jasotzen duen planoa ikus daiteke.
2022·06·10
Donejakue bidea aldi baterako desbideratuko dute ekainaren 13tik 17ra.
Trenbidearen gaineko bertikalarekin bat datozen zatietan A-15 autobideko obra amaitzeko lanak egingo dituzte hurrengo astean. Lan horiek egiteko Donejakue Bidea okupatu behar dute, sistema jasotzaileak bertan kokatuko direlako.
Lanak amaitu ondoren, desbideratzea desgaituko da, eta Donejakue Bidearen trazadura lehengo egoerara itzuliko da.