Albisteak

Atzealdea Dolareak egitasmoko ikasleak Astigarragan dira berriz ere

7
Otsailaren 13ra arte, berreskuratze lanetan eta inguruko ondarea eta museoak ezagutzen arituko dira

2026·02·13


Dolareak proiektua Peio Martikorena Fundazioak, Astigarragako Udalak eta Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko hiru lanbide-heziketa ikastetxeek (Nafarroako CIF Donibane, EAEko EASO Politeknikoa eta Akitania Berriko Fédération Compagnonnique) elkarlanean sustatu dute. Ekimen hau helburu bikoitzarekin jaio zen: alde batetik, dolare zaharren muntaketa eta zaharberritzea; eta bestetik, zurgintza lanbide tradizionalak gazteei transmititzea, prestakuntza eta mugikortasun-programa baten bidez.

Lehenengoz lanbide heziketako zurgintza arloko ikasleak Astigarragan izan ziren 2025eko urrian, 7 egunez, XVII. mendeko bi dolare muntatu eta zaharberritzen parte hartu zuten.

2026an proiektuarekin lanean jarraitzen dute; 18 ikaslek urtarrilaren 12tik otsailaren 13arte arituko dira berreskuratze lan horretan. Piezen berreskuratzea egitearekin batera, inguruko ondarea eta hainbat museo bisitatu eta ezagutuko dituzte, besteak beste: Sagardoetxea Museoa (Astigarraga), Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio Itsaso), Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal), Gorrotxategi Museoa (Tolosa) eta Igartza Jauregia (Beasain).

Ondoren, unibertsitateko aditu batek Dolareen 3D eskaneatze digitala egingo du; baliabide pedagogiko gisa erabiliko da eta etorkizuneko hezkuntza-materialak sortzeko aukera eskainiko du.

1 2 3 4 5 6 7