Albisteak
Dei berezia herriko sagardogile, ostalari eta merkatariei eraso matxisten aurkako formakuntza saiora joateko
2019·10·22
Formakuntza saioa Urriaren 24an, ostegunean, Udaleko Areto Nagusian izango da. Saioa egiteko bi ordutegi egongo dira aukeran:
- Goizez: 9:30 – 11:30
- Arratsaldez: 15:00 – 16:30
Saioa Astigarragako Udaleko Berdintasun Arloak eta Sortzen Aholkularitza enpresak gidatuko dute, eta herritar guztiei irekia izango den arren, dei berezia egin nahi zaie herriko sagardogile, ostalari eta merkatariei, gaiak euren jarduera esparruan garrantzia berezia duela uste baita.
Saioaren helburua, bertaratuen artean indarkeria sexista kasuen aurrean erantzuteko protokolo bat diseinatzea da. Aldi berean, saioa formatiboa ere izango da, hau da, indarkeria kasuak identifikatu eta haien aurrean erantzuten jakiteko tresnak eta baliabideak ere landuko dira.