Albisteak
Atzealdea Abuztuaren 23an kenduko du Iberdrolak DBHko partzela zeharkatzen duen aireko linea elektrikoa
2021·08·20
Datorren astelehenean amaituko dira Mendiaundi-Aranibarreko orubea (DBHko orubea) hiritartzeko lanak, izan ere orube hori eta Anuskako auzoa zeharkatuz Santiagomendiko ur biltegitik hilerrira airetik doan tentsio erdiko linea kenduko du Iberdrolak.
Hilerrian eta Santiomendiko ur biltegiaren ondoan dauden dorreak prestatzeko lanak amaitu ondoren, abuztuaren 23an (datorren astelehenean) ur biltegitik hilerrira airetik doan tentsio erdiko linearen 30 KV-ko sei kableak kenduko ditu Iberdrolak. Kable horiek abuztuaren 23an kenduko ditu Iberdrolak eta egun osoko lana izango da. Horretarako, ur biltegian eta hilerrian garabia bana jartzeaz gain, aireko linearen azpian beste hiru garabia handi jarriko dira: bi Anuska auzoan eta hirugarrena Galtzaur kalean.
Zirkulazioa eta aparkalekuak
Abuztuaren 23ko lanek ez dute trafikoan eraginik izango, baina bai inguruko aparkalekuetan.
Kale Nagusiko 66-68-70-72 zenbakietako atzeko aparkalekua eta Kale Nagusiko 66-68 zenbakietako aurreko aparkalekua hutsik egon beharko dira, eta ibilgailuak ezin izango dira egun osoan zehar sartu edo irten.
Galtzaur kalean, Aranibar 1-3-5 eta 10-12-14 zenbakien parean dauden aparkalekuek ere hutsik egon beharko dute. Garabiak hiru puntu horietan kokatuko dira.