Albisteak

Atzealdea DBHko institutuaren proiektuaren inguruko azalpenak emango ditu Udal Gobernuak bilera irekian

Astigarragako Udalak Hezkuntza Sailarekin hainbat bilera egin ditu DBHko institutuaren proiektua lantzeko. Urtarrilaren 10ean egindako azken bileran aztertutakoa eta gaia egun nola dagoen azaldu nahi die Udalak herritarrei. Horretarako, otsailaren 26an 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian bilera ireki bat egingo du.

2020·02·21


Uztailaren 9an izan zuen Udal Gobernuak lehen hartu-emana Hezkuntza Sailarekin. Orduan Hezkuntza Sailak hainbat arazo aurreikusten zituen Mendiaundi-Aranibarreko orubean DBHko eraikina jartzeko (irisgarritasuna esaterako).

Udalak hori lantzeko aurreproiektu bat egin zuen, eta urtarrilaren 10ean beste bilera bat izan zuen Hezkuntza Sailarekin, landutakoa aurkezteko.

Bilera irekia

Udalak, orain arte jarraitutako ildo beretik, herritarrak bilera batera deitzen ditu, Hezkuntza Sailarekin hitz egindakoa eta gaia zertan den azaltzeko.

  • Eguna: Otsailak 26
  • Ordua: 18:30ean
  • Lekua: Kultur Etxeko areto nagusia