Albisteak
Atzealdea DBHko ikastetxearen aldeko sinadura bilketa hasiko da gaur
2021·03·18
Martxoaren 10ean Udalak eta DBH plataformak elkarrekin, prentsaurreko bat eskaini zuten. Helburua, Hezkuntza Sailari DBHko ikastetxea eraikitzeko prozesuan urratsak azkartu ditzala eskatzea zen. Horrekin batera, sinadura bilketaren berri eman zuten.
Agerraldia ere eskatu diote DBH plataformak eta Udalak Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeari. Bertan, Eusko Jaurlaritzari prozesua azkartzeko zuzenean eskatuko zaio eta sinadura bilketa aurkeztuko dute.
Sinadura bilketa
Herriko hainbat komertzio eta puntutan sinatu ahal izango da, eta mahaiak ere jarriko dira kalean, egun eta leku hauetan:
- Martxoak 18, 16.00etan, HERRI ESKOLA parean.
- Martxoak 25, 17.00etan, Erribera Kulturgunea parean.
- Apirilak 16, 17.00etan , Joseba Barandiaran plazan.
- Apirilak 23, 16.00etan, Herri Eskola parean.