Albisteak

Atzealdea DBHko ikastetxea eraikitzeko orubea hiritartzeko lanak amaitzen ari da Udala

2
Une honetan Iberdrola tentsio erdiko lineak lurperatzeko dorre berriak jartzen ari da eta horrekin amaituta geratuko dira hiritartze lanak. Uztaileko Osoko Bilkuran hartuko du Udalak orubea Hezkuntza Sailari lagatzeko akordioa.

2021·07·07


Udala DBHko ikastetxearen orubea prestatzeko hiritartze lanak amaitzen ari da. Une honetan Iberdrola tentsio erdiko lineak lurperatzeko dorre berriak jartzen ari da, bata Santiagomendiko ur deposituaren ondoan eta bestea hilerriaren ondoan.

Egindako inbertsioa

Udalak 730.000 euroko inbertsioa egin du orotara DBHko ikastetxea eraikitzeko orubea prestatzeko: aurreproiektuaren lanketa, pinudia eskuratu eta garbitu, orubea prestatzeko hiritartze lanak, linea elektrikoa lurperatzeko obra zibila, linea elektrikoa lurperatzeko Iberdrolaren lanak…

Orubea Hezkuntza sailari lagatzeko akordioa uztaileko Osoko Bilkurara

Orubea hiritartzeaz gain, maiatza eta ekainean zehar Udalak orubea Hezkuntza Sailari lagatzeko espedientea izapidetu du (txosten juridikoak, teknikoak eta bestelakoak) eta uztaileko Osoko Bilkurara eramango du lagapen akordioa. Lagapena formalizatu ondoren, Hezkuntza Sailaren egitekoa izango da ikastetxearen exekuzio proiektua idaztea eta ikastetxea eraikitzea.

1 2