Albisteak

Atzealdea Datozen egunotan emakumeontzat zenbait jarduera eskainiko dira

Otsailaren 7an Atsolorraren inguruan hitz egiteko bilera irekia egingo da 18:30ean Udaletxeko Pleno Aretoan. Otsailaren 11n, berriz, komunikazio inklusiboan aditua den Nerea Aguadok "Artibismoa" hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean 17:00etik 19:00etara.

2020·02·06


Datozen egunotan Astigarragako emakumeontzat bi ekimen interesgarri egongo dira.

Atsolorra

Astigarragako emakumeek osatzen dute Aztifemia taldeak bilera irekia antolatu du eta herriko emakume guztiei zabaldu die gonbidapena bertan parte hartzeko.

Bilera otsailaren 7an izango da 18:30-19:30 Udaletxeko Pleno Aretoan. Bertan, Atsolorra ohitura zaharra zer den azaldu eta herrian berreskuratzeko asmoari buruz mintzatuko dira.

Helburua norberak daukanetik zer eskaini dezakeen eta besteenagandik zer jaso dezakeen mahai gainean jarri eta antolatzea da. Etenik gabe norberaren ahalduntzea elikatuz hazten joatea.

Artibismoa

Komunikazio inklusiboan aditua den Nerea Aguadok datorren otsailaren 11n hitzaldia eskainiko du 17:00-19:00 Kultur Etxeko lehen solairuan.

Hitzaldian artea aktibismo gisa jorratuko da, herstory ezagutza espiritu kritiko eta sortzailearekin batera emakumeon eskubideen alde borrokatzen eta emakumeon aurka erabiltzen diren indarkeriak agerian uzten nola lagundu duen ikusteko.