Albisteak
Atzealdea Datozen bi asteburuetan mozketak izango dira herriko kale batzuetan, hainbat ospakizun direla eta
2025·11·12

Azaroan hainbat ospakizun izango dira Astigarragan, besteak beste, Zipotza Elkartearen 40. urteurreneko aste kulturala, azaroaren 11tik 16ra bitartean ospatuko dena, eta "Peatonaleko pestak", azaroaren 22rako herritar talde batek lehen aldiz antolatu duen egun bateko jaia. Bi ospakizunek kale mozketak eragingo dituzte.
Azaroak 13-17, Zipotza elkartea
Zipotza kultur elkarteak 40. urteurrena ospatuko du azaroan eta hainbat ekintza antolatu ditu. Jarduera horietako batzuk burutzeko, karpa bat jarriko da Tomas Alba kalean; beraz, azaroaren 13tik 17ra Tomás Alba kalea itxi egingo da. Azaroaren 17an karpa hori kendu eta kalea irekiko da; beraz, normaltasunez zirkulatuko da berriro.
Azaroak 22, Peatonaleko pestak
Herritar talde batek hainbat ekintza antolatu ditu azaroaren 22rako. Jarduera horiek guztiak Kale Nagusian egingo dira, eta, beraz, 10:00etatik 00:00etara, zirkulaziorako itxita egongo da kalea (Eroskitik postetxera).
Apeztegi, Amarrandegi eta Foru plazako garajeetarako sarrera Santio Zeharra kaletik egin beharko da, Kale Nagusiko norabidean, eta Kale Nagusiaren zati batean bi noranzkoetan zirkulatuko da.
Seinaleztapena eta ezartzen diren bide-mezuak, abiadura eta lehentasunak zorrotz errespetatu behar dira.

