Albisteak

Atzealdea Datorren astean abiatuko da Astigarraga 100tzen proiektuaren 3. fasea

Astigarraga 100tzen proiektua 2021eko apirilean hasi zen, ezagutza eta gizarte-ongizatea herritar guztiengan sortzeko eta, bereziki, adinekoei zuzendutako jardueren bidez. Aurki hasiko dira adineko pertsonak eta elkarteak jarduerak sortzen.

2021·07·02


Astigarraga ehuntzen proiektuaren helburua, Astigarragan benetako balioa duen partaidetza-egitura bat sortzea da. Helburu hori lortzeko proiektuan parte hartzen ari diren Astigarragako adinekoak eta elkarteak lanean ari dira belaunaldien arteko jarduera batzuk elkarrekin eraikitzeko, herriarentzat irekiak, denok konektatuago egon gaitezen eta Astigarraga proaktiboago bat ehuntzen jarrai dezagun.

Orain arte lehenengo bi faseak garatu dira; hau da, elkarteekin harremanetan jarri proiektua azalduz eta parte hartzera gonbidatuz; eta aldi berean, kominikazio-kanpaina bat abiatu da parte hartu nahi duten pertsonak erakartzeko. Ondoren, bi parte-hartze saio egin dira elkarteetako ordezkari eta adineko pertsonekin batera.

Uztailaren hasieran proiektuaren 3. fasean sartuko gara. Fase horretan, Astigarragako elkarteen eta adineko pertsonen arteko lankidetza-aukerak zehaztu nahi ditugu, jarduerak batera sortzeko.

Lehenik eta behin, elkarte bakoitzarekin bilera bat egingo dugu, egingo diren jarduerak zehazteko eta adinekoekin lankidetzan emango diren hurrengo urratsak zehazteko.

Uztailean eta irailean bilerak egingo dira elkarteen eta parte-hartzaileen artean, Astigarragan belaunaldien arteko jarduerak sortu, planifikatu eta gauzatzeko. Prozesuan parte hartzen duten pertsonek gustukoen dituzten jarduerak sortzen hartuko dute parte.

Horrela, irailean proiektuaren azken komunikazioa egingo da, Astigarraga 100tzen proiektuaren bidez sortutako jarduera guztiei buruzko informazioarekin. Urtea amaitu aurretik gauzatuko lirateke jarduerak, eta herritar guztientzat zabalik egongo dira.

Parte-hartzea zabalik dago oraindik ere, interesa duenak 680 497 090 telefonora deitu dezake.