Albisteak
Atzealdea Dagoeneko eskuragarri daude herriko establezimentuetan erabiltzeko deskontu bonuak
2022·07·04
Astigarragako deskontu-bonuen laugarren kanpaina hasi da gaur: herriko 33 establezimendutan % 20ko deskontuarekin kontsumitzeko aukera izango dute astigartarrek.
Hilaren 31ra arte izango da erosteko aukera Astiko elkartearen webgunean, eta irailaren 30era arte erabili ahal izango dira.
Astiko elkartearen eta Udalaren elkarlanari esker, % 20ko deskontua izan dute bonuek; bonuaren balioaren % 80 ordainduko du herritarrak. Udalak Astikori emandako dirulaguntzaren zati bat deskontuetara bideratuko da.
Herriko 33 establezimendu
Astigarragako bonuen laugarren kanpaina honetan 33 establezimenduk parte hartuko dute: 9 merkataritzakoak dira, 12 ostalaritzakoak, eta beste 12 zerbitzuetakoak.
Aurreko edizioetan bezalaxe, lau bonu-mota izango dira aukeran: 10, 20, 50 eta 100 eurokoak. Establezimendu bakoitzak erabaki du zein bonu-mota eskaintzen dituen.