Albisteak
Atzealdea Dagoeneko eskuragarri daude herriko establezimentuetan erabiltzeko deskontu bonuak
2022·11·22
Astigarragako deskontu-bonuen bosgarren kanpaina hasi da gaur: herriko 30 establezimendutan % 20ko deskontuarekin kontsumitzeko aukera izango dute astigartarrek.
Abenduaren 31ra arte izango da erosteko aukera Astiko elkartearen webgunean, eta 2023ko otsailaren 28era arte erabili ahal izango dira.
Astiko elkartearen eta Udalaren elkarlanari esker, % 20ko deskontua izan dute bonuek; bonuaren balioaren % 80 ordainduko du herritarrak. Udalak Astikori emandako dirulaguntzaren zati bat deskontuetara bideratuko da.
Herriko 30 establezimendu
Astigarragako bonuen bosgarren kanpaina honetan 30 establezimenduk parte hartuko dute. Aurreko edizioetan bezalaxe, lau bonu-mota izango dira aukeran: 10, 20, 50 eta 100 eurokoak. Establezimendu bakoitzak erabaki du zein bonu-mota eskaintzen dituen.