Albisteak

Dagoeneko 40 entitatek eman dute izena Astigarragako Euskaraldian

Aurten Euskaraldiko II. edizioa egingo da, zehazki, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte izango da. Entitateen izena emateko epea dago une honetan zabalik eta Astigarragan dagoeneko 40 dira inskribatu direnak. Oraindik egin ez dutenek irailaren 27ra arte izango dute aukera.

2020·09·23


"Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” du aurtengo leloa Euskaraldiak, eta hitzak ekintza bihurtu nahian, bi berrikuntza nagusi dakartza 2018ko lehen edizioarekin alderatuta. Aurten, hamaika beharrean 15 egun hartuko ditu, bi aste oso azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte, ezberdinak izaten baititugu sarri astegunetako eta asteburuetako hizkuntza ohiturak, lankideekin, familiarekin edo lagunekin aritu. Bestetik, Ahobizi eta Belarriprest rolak jokatuko dituzten gizabanakoez gain, entitateek (enpresa, komertzio, taberna, elkarte eta bestek) ere izena emateko aukera dute, Ariguneak sortuta. Ariguneak euskaraz lasai hitz egiteko guneak izango dira, bertako partaide guztiak, gutxienez, euskara ulertzeko gai izango dira eta.

Astigarragan, tantaka tantaka, gero eta gehiago dira Euskaraldiko edizio honetan izena eman duten talde edo elkarteak: 

  • AEK
  • Ane Optika
  • Artoaene Harategia
  • Astigarraga Hortz Klinika
  • Astigarragako Guraso Elkartea
  • Astihortz Hortz Klinika
  • Caixabank
  • Coviran Ainhoa
  • Coviran Isabel
  • Edurne Mendizabal ileapaindegia
  • Eragiyok abesbatza
  • Ezpela belardenda
  • Gipuzkoako Sagardogileen elkartea
  • Gnomos paperdenda
  • Ibai Lur jatetxea
  • Ikatza taberna
  • Ipintza sagardotegia
  • JTM Botika
  • Kitadelpare txaranga
  • Laboral Kutxa
  • Leizuri artisau izozkiak
  • Maieko ileapaindegia
  • Mapfre aseguruak
  • Merke Azoka
  • More Kolore ileapaindegia
  • Norberto Almandoz Musika Eskola
  • Pastain irudi zerbitzuak
  • Podologia Nerea Urdalleta
  • Sagardoetxea Museoa
  • Sagardun partzuergoa
  • Uriña Harategia
  • Xaguxar Astialdi taldea
  • Zapiain sagardotegia
  • Zipotza kultur elkartea
  • Zubitxo frutadenda
  • Ametsa Haur Eskola
  • Kiriketa Haur Eskola 
  • Sagartxo Taberna
  • Eroski
  • EH Bildu

Partu hartu nahi duten elkarte/erakundeak, oraindik garaiz daude, izen-emateko epea irailaren 27an itxiko da eta. Horretarako, bi bide daude:

  1. Euskaraldiko webgunean
  2. 660 991 980 telefonora deituta. 

Herritarren txanda ere laster irekiko da, irailaren 24an, hain zuzen ere. Ordutik aurrera, banaka, indibidualki izena emateko aukera egongo da. Orain bi urte bezala, Ahobizi edo Belarriprest rola hautatu beharko du gizabanako bakoitzak (16 urtetik gorakoek dute parte hartzeko aukera). Rola aukeratzerakoan hizkuntza gaitasunari baino jarrerari erreparatu beharko dio norberak.

Urria eta azaroan, Euskaraldiarekin loturiko hainbat ekitaldi kultural aurreikusi ditu Udalak, bakarrizketa umoretsua eta bertso-saioa, besteak beste.