Albisteak

Atzealdea Beterri-Buruntzako udalek (tartean Astigarragak) Arreta Zerbitzu zentralizatua eta telematikoa martxan jarri dute, eskualdeko eragile sozio-ekonomikoei laguntzeko.

Arreta zerbitzua eta informazio guztia sortu berri den web honetan eskegita dago eta etengabe eguneratuko da: https://beterriburuntza.eus

2020·04·01


Beterri-Buruntza Udalak Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalok osatzen dute. Epidemiaren zabalkundea saihesteko zailtasunek neurri bereziak ezartzera behartu ditu erakunde publikoak eta horrek ekarri duen geldialdi ekonomikoarekin batera, kontziente gara herritarrengan eta eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoengan zaurgarritasun egoera handitu eta ziurgabetasun egoera areagotu dela.

Beterri-Buruntzako Tokiko Garapenaren helburua da gure eskualdeko enpresa eta autonomo guztientzako zerbitzu zentralizatua eskaintzea krisiaren inpaktua gutxitze aldera. Horretarako eskura ditugun gaitasun guztiekin eta gainontzeko administrazioekin batera (Gobernu Zentrala, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Toki-administrazioak), uneoro erabakitzen diren neurri publiko eta dirulaguntzak aztertu eta horiek eguneratu ahala, eskualdean aktibatzeko bideak erraztu nahi ditu informazioa eta aholkularitza eskainita.

Arreta zerbitzua eta informazio guztia sortu berri den web honetan eskegita dago. Eta informazioaren eguneraketa egiten joango dira eskualdeko teknikariak eta udal bakoitzeko teknikariak elkarlanean.

Horrez gain, web orrian aurkitzen den galdetegiaren bitartez, eskaera guztiak jaso eta banakako erantzuna ematea da helburua 24 orduren barruan interesatuarekin harremanetan jarrita.

Amaitzeko, telefono zenbaki bana ere aktibatu ditugu, zalantza horiek guztiak argitu eta behar bezalako aholkularitza espezifikora bideratzeko.

  • Telefono zenbaki orokorra: 943 304 221 (8:00-14:00)
  • Telefono zenbakia COVID-19: 699 692 175 (9:00-13:00 eta 15:00-17:00)

Larrialdi garai honetan kudeatutako arreta zerbitzu honekin unean-uneko eskaerei erantzun nahi zaie baina bide batez, jasotako informazioaren esplotazioa oso baliagarria izango zaigu geroko ondorioei aurre egiteko: behar kolektiboak detektatu eta eskualde mailako estrategi bateratua eraikitzeko. Gure helburua baita ekonomia ahalik eta azkarren berraktibatzea baina batez ere egoera honek guztiak inpaktu sozial gutxiena sortzea eskualde honetan