Albisteak
Atzealdea Covid19 kasu positiboek nabarmen egin dute gora Astigarragan eta semaforo gorria piztu da
2020·10·16
Urrian nabarmen igo dira Astigarragan atzemandako covid-19 kasu positiboak. Irailean guztira 30 izan ziren eta urrian, 15 egunetan 40 kasu izan dira.
Astigarragako Osasun Zentroak adierazi digu kasu horien jatorria ezagutzen dutela, ez dagoela brote bakar handirik, baina kasu isolatuen kopurua kezkagarria dela.
Horren aurrean, astigartarroi eskatu nahi dizuegu, batetik, prebentzio neurriak zorrotz betetzeko (eskuak garbitu, tartea zaindu eta musukoa erabili) eta, bestetik, ahalegin berezia egiteko hurrengo egunetan harreman sozialak gutxitzeko (familian, lagunartean eta abar) eta pilaketak saihesteko.
Era berean, Astigarragako ostalaritzako establezimenduei eskatzen dizuegu prebentzio neurriak zorrotz bete eta zaintzeko (bezeroak eserita, musukoa soilik kendu edan edo jateko, tartea eta abar).
Udalak, egoera kontuan hartuta, atzeratu egingo ditu hainbat ekimen: astebururako iragarrita zegoen haurrentzako zinema, asteburu honetako artisau azoka, ttipi-ttapa eta datorren astean hastekoa zen adinekoen gimnasia.
Egoerak zer nolako bilakaera duen adi gaude eta bestelako neurriak har ditzakegu datozen egunotan.