Albisteak

Atzealdea Covid-19aren pandemiari aurre egiteko Udal Plana onartu zen atzo

Atzo, maiatzeko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea egin zituen telematikoki Astigarragako Udalak. Beste gai batzuen artean Udal Gobernuak covid-19aren ondorioei aurre egiteko prestatu duen plana onartu zen. Plan hau gauzatu ahal izateko Udalak 400.000 euroko ekarpena egingo du.

2020·05·27


Udalak aurrekontuaren egokitzapen handia egin behar izan du Covid-19aren ondorioz; bereziki, Foru Aldundiaren finantzaketan %20 gutxiago jasoko duelako. Beraz, guztira Udalak 1.400.000 euroko egokitzapena egin behar izan du: batetik, Foru Aldundunditik milio bat gutxiago jasoko duelako, eta bestetik, Covid-19aren ondorioei aurre egiteko plana garatu ahal izateko 400.000 euro lortzeko. Atzoko Osoko Bilkuran onartu ziren egokitzapena bideratzeko kreditu aldaketak.

Covid-19aren ondorioei aurre egiteko Udal Plana

Plan honek martxotik gaur arte hartutako neurriak eta epe labur nahiz erdira martxan jarriko diren ekintzak jasotzen ditu. Plana garatu ahal izateko Udalak 400.000 euroko ekarpena egingo du.

Plana lantzeko Udal Gobernuak herriko zenbait eragilerekin izan du harremana; horrekin batera, Udaleko hainbat sailekin egin du lan, bereziki, Gizarte Zerbitzuak, Obrak eta Zerbitzuak eta Kontuhartzailetza.

Planak hainbat ekimen, dirulaguntza eta neurri jasotzen ditu eta bost ataletan dago banatuta:

  • Garbiketa eta higienea: Udalerrian eta Udal Instalazietan garbiketa, desinfekzioa eta prebentzio neurriak gauzatzea. (70.000€)
  • Gizarte Zerbitzuak: Egoera zaurgarrienean dauden pertsonak; hala nola, adineko pertsonak, bazterketa arriskuan dauden pertsonak... lagundu eta jarraipena egin.(53.200€ -Eusko Jaurlaritzaren Gizarte larrialdietako laguntzen 30.000euroko handitzea barne-)
  • Egutegi Fiskala: Egutegi fiskalaren aldaketa, herritarrei udalarekiko dituzten betebehar ekonomikoak errazteko.
  • Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduak: Covid-19ak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko eta merkataritza sustatzeko bi ekimen; dirulaguntzak eta deskontu-bonoen kanpaina. (285.000€)
  • Zaintza eta sektore feminizatuak: Familien kontziliazioan eta sektore feminizatuei laguntzeko.

Zaintza eta sektore feminizatuen laguntza garatzeko, aurreko ataletan aipatutakoak indartzeko, Beterri-Buruntzatik proposatzen diren eskualdeko ekimenetarako edota sortzen diren bestelako beharretarako 135.000 euro gordeko dira.

Ikusi hemen Udal Plana osorik