Albisteak
Urte eta erdiren ondoren, pandemiaren egoerak onera egin du eta, beraz, osasun larrialdi egoera amaitutzat eman da eta indargabetu egin dira aforo eta ordutegi mugak.
2021·10·08
Osasun sailburuaren urriaren 6ko AGINDUAk, larrialdi-egoera amaituta, normaltasun berrian COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak ezarri ditu, hala nola:
- Aireztapena: erabilera publikoko establezimenduek eta lekuek etengabeko aireztapena bermatu behar dute.
- Musukoa: sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara, erabilera publikoko edozein gune itxitan. Ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, bai eta jatetxeetan ere, maskara beti erabili behar da (bai barrualdeetan, bai terrazetan), elikagaiak edo edariak hartzeko unean izan ezik.
- Edukiera edo aforoa: lokal eta instalazio guztietarako, edukieraren % 100ean baimentzen da gehieneko edukiera.
- Ordutegiak: jarduera komertzial, sozial eta kulturalak ixteko eta irekitzeko ordutegia egokitu egingo da arlo horretan aplikagarria den ordutegien ohiko erregulaziora.
Hilabete zailak izan dira denontzat eta, zorionez, neurriak arintzeko unea iritsi da. Pandemiak elkarren beharra dugula erakutsi digu eta, beraz, jarrai dezagun elkar zaintzen!