Albisteak

Atzealdea Covid-19aren aurrean indarrean dauden neurriak

Joan den maiatzaren 9an bertan behera geratu dira alarma egoera eta etxeratze agindua eta aldatu egin dira Covid-19ari aurre egiteko prebentzio neurriak.

2021·05·11


Covid-19ari aurre egiteko indarrean dauden neurri nagusiak hauek dira:

  • Mugikortasuna: Bertan behera geratzen dira itxiera perimetralak eta "etxeratze agindua"
  • Bilerak: Bertan behera geratzen da pertsonak elkartzeko muga, ostalaritzan eta kirolean izan ezik.
  • Ordutegiak: 22:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
  • Merkataritzako edukierak: 150 metro karratu baino gehiagoko establezimenduetan, %40, eta 150 metro karratu arte, %60.
  • Txokoak: Elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita daude.
  • Ostalaritza: Itxiera 22:00etan. Barneko edukiera %50. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.
  • Gaueko aisia: Gaueko aisialdirako establezimenduak eta lokalak itxita jarraitzen dute.
  • Joko-lokalak: Itxiera 22:00etan. %50eko edukiera.
  • Kultu-lekuak: %35eko edukiera. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, 30 pertsona gehienez; eta leku itxietan, 6 gehienez.
  • Musika-eta ahots-jarduera: Osasun publikoaren zuzendaritzaren gidalerroak betetzen dituen protokoloa beharko dute.
  • Kirol-instalazioak:%50eko edukiera. Aldagelak %35. Ikuslerik ez kirol-ekitaldietan.
  • Kirola egitea: Aire zabalean edo barnealdean, gehienez 6. Eskola-kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe. Maskara nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik.

Ikusi 23/2021 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, lehendakariarena.

Ikusi ohiko galdera-erantzunak.

Neurriak lasaitu badira ere, joka dezagun arduraz: une honetan birusaren transmisio arriskua oso altua da Astigarragan. 100.000 biztanleko 584ko intzidentzia-tasa dugu (250etik gora arriskua oso altua da).

Apirilaren 1etik gaur arte 156 pertsonek positibo eman dute Astigarragan eta pertsona eta familia askok itxialdia egin behar izan dute.

Hori dela eta, eskatzen dizuegu arduraz jokatzeko eta prebentzio neurriak betetzeko.