Albisteak
Atzealdea Carmen Ibañezen instalazioa martxoaren 20ra arte Erriberan
2021·03·09
Instalazioa
Instalazioan zehar pieza artistiko txiki bat sistematikoki errepikatzen da, indarkeria matxistari eta haren ondorioei buruz hausnartu dezagun eskatzeko, eta, aldi berean, emakume borrokalari, ahuldundu eta erresistentearen irudi metaforiko bat planteatuz, taldean murgilduta.
Instalazio soila da, elementu gutxikoa eta pieza bakoitzak bi zati ditu:
- Behekoa: lurra eta kolore gorria uztartzen dira. Lurrak absentzia gogorarazten du eta gorriak odola iradokitzen du.
- Goikoa: Kobrea dago, eroankortasuna, malgustasuna... iradokitzen dituen materiala, eta giza ilea energiaz bete eta emakumea irudikatzen duena.
Instalazioa horizontaltasunean eta hutsaren okupazioan artikulatuta dago. Bertan integratzean, ikusleak piezekin hitz egin dezake eta artistak sortutako munduan murgildu daiteke, lotura emozionalak sortuz. Ikusleak ez du obra kanpotik ikusten, bertan mulgitzen da. Argia eta soinua ezinbesteko elementuak dira, lanaren osagarri.
Ordutegia
Instalazioa martxoaren 20ra arte egongo da ikusgai Erribera kulturguneko erakusketa gelan.
- Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 18:30-20:00
- Larunbatetan: 11:00-13:00
Carmen Ibañez bertan egongo da arratsaldeetan eta larunbat goizetan.
Carmen Ibañez (KarmeLaHoz)
Hernanin bizi da. Erakusketa kolektibo eta indibidual ugari egin ditu. Besteak beste Espainian, Frantzian eta Mexikon.
Bere lanak beti patriarkatuaren, genero identitatearen eta genero indarkeriaren ingurukoak dira. Azken hori da bere obraren gai nagusia, behin eta berriz errepikatzen dena, artista gisa ez ezik, emakume gisa ere bizi izan baitu.