Albisteak

Atzealdea Bueltan da “Birziklatu! Birziklapen-totemak” sentsibilizazio kanpaina

Martxoaren 24an, ostegunean, hondakinen inguruko informazio puntu bat jarriko da Kontxa Etxeberria plazan, 9:00tatik 14:00tara.

2022·03·22


San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok antolatutako “Birziklatu! Birziklapen-totemak” sentsibilizazio kanpaina indartu dute, informazio-puntuekin. Astigarragan urtarrilaren 11tik otsailaren 1era izan zen ikusgai eta kanpaina horri jarraipena emateko, ostegun honetan, martxoaren 24an, hondakinen inguruko informazio puntu bat jarriko da Kontxa Etxeberria plazan, 9:00tatik 14:00tara.

Bertaratzen diren herritarrek etxeko hondakinak bereizterako garaian sortzen diren zalantzak argitu ahal izango dituzte eta bertako produktuekin osatutako saski baten zozketan parte hartu ahal izango dute.

KANPAINAREN HELBURUAK

Kanpaina honen helburua birziklapena sustatzea da, astigartarrek gehiago eta hobeto birziklatu dezaten. Horretarako, ontzi arinen edukiontzian (plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak), beiraren edukiontzian (beirazko botila, flasko eta ontziak) edota papera eta kartoiaren edukiontzian behar bezala bereizteko behar den informazioa emango da.