Albisteak

Atzealdea Birusaren transmisio arriskua oso altua da Astigarragan, 500etik gorako tasarekin

100.000 biztanleko intzidentzia tasa 500etik gorakoa da Astigarragan, azken egunotan izan diren positiboen eraginez.

2021·02·04


Egoera honetan, honako neurri hauek bete behar dira, besteak beste:

  • Mugikortasun mugak gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara mantenduko dira.
  • Udalerri mailako konfinamendua ezarrita dago eta, beraz, ezin da udalerritik atera, Jaurlaritzak salbuetsi dituen jardueretarako ez bada.
  • Gehienez ere lau pertsona elkar daitezke eremu publikoetan nahiz pribatuetan.
  • Ostalaritza eta jatetxe establezimenduak itxi egin behar dira 500etik gorako intzidentzia-tasa duten herrietan, 500eko intzidentzia tasatik behera egon arte.
  • Eskola kirola bertan behera utziko da.

Neurrien inguruko zalantzak argitzeko, hemen duzu ohiko galderen dokumentu bat

Astigarragako egoera

Otsailaren hasieran 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 500etik gorakoa izan da, Euskal Herriko joera orokorraren haritik. Horrek esan nahi du transmisio arriskua oso altua dela.

Pandemiaren bilakaerari dagokionez, urria eta azaroa izan dira hilabeterik txarrenak Astigarragan (urrian 107 positibo eta azaroan 88). Abenduan positibo kopuruak nabarmen behera egin ondoren (31 positibo), urtarrilaren amaieran goranzko joera nabarmena hartu du: urtarrilean 50 positibo eta otsailean hiru egunetan 25 positibo. Urtarrileko azken asteak eta otsaileko lehen asteak datu kezkagarriak utzi dizkigute.

2020ko martxoan pandemia hasi zenetik guztira 364 pertsonak eman dute positibo.

Udalaren aldetik herritarroi eskatzen dizuegu arduraz jokatzeko eta neurriak betetzeko.

Ikus Covid19aren inguruko Astigarragako datuak mapan.