Albisteak

Atzealdea Bihartik aurrera 14 urtetik beherakoek paseoak eman ahal izango dituzte

Apirilaren 26tik aurrera 14 urtetik beherako haurrek egunean behin kalera atera ahal izango dute heldu batekin eta adingabearen etxebizitzatik kilometro batera gehienez.

2020·04·25


14 urtetik beherako haurrek bihartik aurrera paseoak emateko baimena jaso dute. Hauek dira paseo horietan bete behar diren baldintzak:

  • Eguneroko paseoa heldu arduradun batekin egin behar da eta gehienez hiru haurrek osatutako taldeetan egin beharko da. Heldu erantzulea ez bada guraso, tutore, kuradore, hartzaile edo legezko edo izatezko zaintzailea, horien aldez aurreko baimena izan beharko du.
  • Egunean gehienez ordubeteko ibilaldi bat egin daiteke, 9:00etatik 21:00etara eta adingabearen etxebizitzatik kilometro batera gehienez,.
  • Erabilera publikoko edozein bide edo eremutatik zirkulatu ahal izango da, baimendutako naturagune eta berdeguneetatik barne, betiere adingabearen bizilekuarekiko kilometro bateko gehieneko muga errespetatzen bada. Hori dela eta, Udalak Andre Gobadarien Parkea zabaltzea erabaki du. Aitzitik, ezin izango da aire zabaleko haurrentzako jolas-guneetara sartu, ez eta kirol-instalazioetara ere. Beraz, kirol instalazioak itxita egongo dira (pilotalekua, kirol-kantxa...)

Gogoratzekoak

  • Aurrez aipatutako paseorako baimena ezin izango dute erabili sintomak dituzten edo etxean isolatuta dauden haurrek.
  • Beste pertsonekin (haur eta helduekin) gorde beharreko distantzia bi metrokoa izango da gutxienez.
  • COVID-19ren aurkako prebentzio- eta higiene-neurriak zaindu behar dira.