Albisteak
Atzealdea Sustapen Turistikoaren diagnosirako saioa, asteazkenean
Sustapen Turistikoaren diagnosi bat burutuko du hurrengo hilabeteotan Udalak. Lan horren baitan, eragile ezberdinekin bilkura bat egingo da urtarrilaren 8an, 9:00etatik 11:00etara, Arrobitxuloko lokalean.
2020·01·07
Bilkura turismo alorreko eragileei zuzenduta dago bereziki, baina irekia izango da herritar ororentzat, bertan, turismoak bizikidetzan duen eragina aztertuko baita.
Helburuak
- Herritarrek eta eragileek duten pertzepzioa ezagutzea
- Behar konkretuak identifikatzea
- Erronkak identifikatzea
Espero diren emaitzak
- Herriarengan turismoak duen eraginaren argazkia
- Udalak identifikatzea aurrera begirako erronkak eta lan-lerroak.