Albisteak

Atzealdea Bihar hasiko da Euskaraldia

Herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea helburu duen Euskaraldia bihar hasiko da, azaroaren 20an, eta abenduaren 4ra arte luzatuko da. Astigarragan zenbait ekitaldi antolatu dira euskaraldiak irauten duen bitartean.

2020·11·19


Azaroaren 18an, ariketari ekiteko bi egun baino falta ez zirela, Euskaraldian parte hartzeko izena emandako astigartarrak 660 lagun ziren –orain bi urte antzekoa izan zen partaidetza-. Eta izen-ematea azaroaren 24ra arte luzatzea erabaki denez, azken egunetako bultzadarekin pausu bat aurrera eman eta lehen edizioko kopurua gainditzea espero da, aurtengo leloa gauzatuta: “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”.

Izena emateko modurik errazena ONLINE egitea da.

Moldatzen ez bazara edo nahiago baduzu, bide gehiago ere badituzu Astigarragan:

  • Telefonoz: 660 991 980 zenbakira deituta.
  • Aurrez aurre: Erribera kulturgune berriko harreran.

Ekitaldiak

  • "...Nahi dugu hitz eta jolas" bertso saioa:

Euskal Herri mailako irekiera ekitaldia Iruñean egiten den bitartean, GAUR azaroak 19, Astigarragan bertso saioa dugu Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsolariekin 19.30ean Erribera kulturgunean, Imanol Artola “Felix” gai jartzaile dela.

Saio tematikoa izango da, “Nahi dugu hitz eta jolas” deiturikoa eta propio Euskaraldirako sortua. Gainera, izen-ematea bultzatu eta orain arte apuntatutakoak saritze aldera, Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten astigartarrek doan izango dute sarrera (gainontzean 6 eurotan dira helduentzat eta 3 eurotan adin txikikoentzako).

Bertso saiorako gonbidapenak Erribera kulturgunean eskatu behar dira.

  • Herria apainduko da:

Euskaraldia girotze aldera Astigarragako udaletxean zortzi metro luzeko pankarta jarriko da balkoian, eta herriko farolak ere apainduko dira, euskararen aldeko leloekin; kantu eta olerkietatik jasoak batzuk.

Bestetik, ekitaldi publiko masiboak ekiditu beharra dugun honetan, Euskaraldiak irauten duen bitartean, guztion artean horma-irudi bat osatzeko asmoa dugu –Kultur etxe zaharraren azpian eta Sagardo plaza parean dagoena-.

Herriko eragile, elkarte, merkatari eta margoketan parte hartzeko nahia agertzen duten herritarrek horma-irudiko hizki eta borobilak pintatuko dituzte, “Euskaraldia Astigarraga” leloa osatu arte; talde lanaren emaitza.

Margoketan parte hartzeko izena eman beharra dago 660 991 980 zenbakira deituta eta ondorengo ordutegi posibleetako bat aukeratuta:

- Azaroak 23, ASTELEHENA: 17.00 / 17.20 / 17.40 / 18.00 / 18.20 / 18.40

- Azaroak 25, ASTEAZKENA: 17.00 / 17.20 / 17.40 / 18.00 / 18.20 / 18.40

- Azaroak 27, OSTIRALA: 17.00 / 17.20 / 17.40 / 18.00 / 18.20 / 18.40

- Abenduak 1, ASTEARTEA: 17.00 / 17.20 / 17.40 / 18.00 / 18.20 / 18.40

- Abenduak 3, OSTEGUNA: 17.00 / 17.20 / 17.40 / 18.00 / 18.20 / 18.40

Hau da une honetan hormak duen itxura:

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau da bukaeran izango duen itxura: