Albisteak

Atzealdea Bihar berriro ekingo zaio tamaina handiko tresnak biltzeari

Martxoan eten zen COVID19aren ondorioz tamaina handiko etxeko tresnen bilketa. Bihartik hasita, astearteetan, berriro martxan egongo da zerbitzu hau.

2020·05·11


Handiko tresnen zerbitzua bihartik martxan izango da berriz ere. Ohiko eguna eta ordutegia mantenduko dira, beraz, astearte goizetan jasoko dira ohi bezala tamaina handiko etxeko tresnak.

Hauek dira utzi daitezkeen objektu/tresnak:

  • Altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, arasak…
  • Koltxoiak eta somierrak
  • Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak…
  • Telebistak.
  • Aparatu elektroniko txikiak: ordenagailuak, irabiagailuak, plantxak…

Hauek dira utzi ezin diren objektu/tresnak:

  • Eraikuntza-hondakinak, obra-hondarrak.
  • Paletak.
  •  Kristalak.
  • Komun-ontziak.