Albisteak
Atzealdea Astelehenean hasiko da Bidebitarte industrialdeko birzolatze-lanen 3. fasea
2022·08·26
Lehenik eta behin, obra zibilarekin hasiko dira; arekak garbituko dira, arekak eta badiak konponduko dira, eta euri-uren saneamendua hobetzeko hodi eta hustubide berriak jarriko dira. Ondoren, fresaketa egingo da eta azken lana gunea asfaltatzea izango da.
Lanek dirauten bitartean, errepidea ez da erabat itxiko, eta tokiko enpresei ahalik eta kalte gutxien eragiteko asfaltatze lanak asteburuan egingo dira.
Obrak 153.859,50 euroko kostua izango du (BEZik gabe), eta Asfaltia S.L. enpresak gauzatuko du.