Albisteak

Bi ibilbide, Astigarraga ezagutzeko

Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean, bi ibilbide prestatu ditu, Astigarraga ezagutzeko aukera ezin hobea emango dizutenak. Ibilbide laburrak dira, bata lau ordu ingurukoa eta bestea ordu eta erdikoa. Igandean, otsailaren 2an, horietako ibilbide bat egiteko aukera egongo da Astigarragako ekialdeko mugarriak ezagutzeko aukera ematen duena, hain zuzen ere. 10:00etan, Apeztegi plazatik abiatuta.

2020·01·29


Ibilbide bat Astigarragako ekialdeko mugarrien ingurukoa da eta, bestea, Santiagomendikoa.

Astigarragako ekialdeko mugarrien ibilbidea

  • Ibilbidearen kodea: PR-GI-209
  • Ibilbidea: Herrigunea - Txoritokieta - Perurena - Santiagomendi - Herrigunea
  • Luzera: 12 km; Iraupena: 4 ordu
  • Zailtasuna: Ertaina

Santiagomendiko ibilbidea

  • Ibilbidearen kodea: SL-GI-50
  • Ibilbidea: Santiagomendiko itzulia
  • Luzera: 3,8 km; Iraupena: Ordu eta erdi
  • Zailtasuna: Erraza

Ibilbide horiei buruzko oinarrizko informazioa eta mapak hemen dituzu.