Albisteak

Atzealdea Beterri Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena, jardunaldiak ATZERATU dira

1
Beterri-Buruntzako eskualdean sortu den ikerlan hau, eskualdeko Udalekin lankidetzan egin dena, Beterri-Buruntzaldeako zaintzaileen egoeraren eta dauden baliabideen gaineko diagnostikoa da. Ikerketari buruzko azalpenak emateko eta zaintzaren egoerari buruz hitz egiteko urriaren 23 eta 24an egitekoak ziren jardunaldiak atzeratu dira eskualdeko osasun egoera dela eta.

2020·10·21


Ikerlana

Lan honek erantzuten dio, neurri batean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta zaintzaren sektoreko langileek, azken hamarkadan, mahaigaineratu duten gatazkari: emakumeon eskubideen defentsak zaintzen krisia eta mendeetako injustizia azalarazi egin ditu. Herritarren zaintzarako beharren eta zaintzeko baliabideen artean desoreka handia dago, eta horren kaltea emakumeek ordaintzen dute. Egungo zaintzen antolaketak, beraz, ez ditu herritar guztien eskubideak errespetatzen eta horri aterabidea eman nahi dio Plan honek.

Beterri-Buruntzaldeako eskualdean, hau da, Andoain, Hernani, Urnieta, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Usurbilen, zaintza lanak nola antolatzen diren aztertu eta, zaintza erregimena aldatzen hasteko, ekintzarako tresna bat sortu da.

Hauek dira dituen helburuak:

  • Zaintzari buruzko iruditeria eta bere balioa ezagutzea
  • Zaintzaileen egoera eta beharrak ezagutzea.
  • Zaintza lanak sozializatzeko eta kolektibizatzeko bide berriak.
  • Zaintza lanetan daudenen aitortza, autoafirmazioa eta ahalduntze prozesuak laguntzea.

Ikusi hemen ikerlana osorik.

Jardunaldiak

Urriaren 23 eta 24an jardunaldiak zeuden antolatuta Hernanin, baina eskualdean dagoen osasun egoera dela eta, atzeratu egin dira. Aurrerago jakinaraziko da data berria.

 

1