Albisteak
Atzealdea Beterri-Buruntza mankomunitateak zuzendaritza postua bitarteko bidez betetzeko prozesua abiatu du
2023·03·17
Beterri Buruntza Mankomunitateak abian jarri du zuzendaritza postua bitarteko bidez betetzeko hautaketa prozesua. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira eta mankomunitatearen web orrian ere kontsultatu daitezke.
Izena emateko epea martxoaren 29ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea elektronikoki mankomunitatearen web orrian egin daiteke, mankomunitatearen erregistro orokorrean, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako administrazio publikoen erregistroetan ere.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da. Oposizio- eta lehiaketa-sistemak bata bestearen ondoren egingo dira, hautagaien gaitasuna zehazteko eta haien arteko lehentasun-ordena finkatzeko. Gainditu duten eta izendatu ez diren hautagaien zerrendarekin enplegu-poltsa bat osatuko da, eta mankomunitatearen egituraren barruan antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko erabiliko da.