Albisteak
Atzealdea Beterri Buruntza mankomunitateak Nekazaritza-Eskola martxan jarriko du eta izen-ematea zabalik da
2025·03·14
Beterri-Buruntza Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Elkar-Ekin 2025-2026 programaren baitan Nekazaritza Eskola abiaraziko du. Egitasmo honen bidez, nekazaritzan lan egiteko prestakuntza eta laneratzeko aukera berriak eskainiko dira, inklusio soziolaborala sustatzeko eta sektorean lan-esperientzia lortzeko.
Nekazaritza sektorean interesa duten pertsonei, bereziki enplegagarritasun-zailtasunak dituztenei zuenduta dago ekimena. Beterri-Buruntzako Mankomunitateko herrietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute, horien artean astigartarrek.
Metodologiari dagokionez, bi urrats nagusitan oinarrituko da:
Prestakuntza teoriko eta praktikoa
- Oinarrizko nekazaritza-teknikak.
- Laborantza ekologikoa.
- Uzta bilketa eta produktuen eraldaketa.
- Landa-laneko segurtasuna eta tresneriaren erabilera.
Praktika profesionalak eta laneratzeko laguntza
- Eskualdeko enpresa eta ustiategiekin loturak.
- Praktika eta orientazio-saioak.
- Enplegu-aukeren azterketa.
Informazio gehiago jaso eta izena emateko bideak:
- enplegusoziala@beterriburuntza.eus
- 943 244 523 / 688 746 982