Albisteak
Atzealdea Beterri-Buruntza Mankomunitateak eskualdeko langileak kontratatzeko dirulaguntza deialdia jarri du abian
2024·12·19
Beterri-Buruntza Mankomunitateak eskualdeko langileak kontratatzeko dirulaguntza jarri du abian eskualdeko Udalekin lankidetzan eta Lanbide-euskal Enplegu Zerbitzuak sustatutako Enplegua sustatzeko Tokiko Ekintzak 2024 programaren esparruan.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago, deialdi honi esleitutako kreditua agortzen den unean amaituko da, edo, gehienez ere, 2025ko otsailaren 15ean.
Dirulaguntza jasotzeko, kontratuek hurrengo betekizunak bete beharko dituzte:
- 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean gauzatutako kontratua izatea.
- Iraupena mugagabekoak izatea (*Artisten eta jendaurreko ikuskizunetako teknikarien eta laguntzaileen kasuan salbuetxiz).
- Lanegun osokoak edo %50eko lanaldikoak izatea gutxienez.
Dirulagunza jasotzeko, kontratatutako pertsonek hurrengo betekizunak bete beharko dituzte:
- Kontratazioa baino lehen Beterri-Buruntza eskualdeko udalerritako batean erroldatuta egotea.
- Kontratazioaren unean langabezi egoeran eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa
Dirulaguntzaren zenbatekoa kontratatutako pertsonen soldataren eta Gizarte Segurantzaren kostuen % 75erainokoa izango da, eta 8.000 euroko muga izango du lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko. Iraupen mugatuko kontratuen kasuan, 3.000 euro 3 hilabeteko kontratu oso bakoitzeko, eta 6.000 euro 6 hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
Ezaugarri bereziak dituzten pertsonak kontratatuz gero (DSBEren titularrak edo hartzaileak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak, 55 urtetik gorakoak eta emakumeak), enplegurako laguntza ekonomikoen zenbatekoa kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzaren kostuen % 100era artekoa izango da, 10.000 euroko mugarekin lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko, eta 7.500euro iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko.
Informazio gehiago jasotzeko idatzi enpleguekintzak@beterriburuntza.eus helbidera edo telefono hauetara deitu: 943 244 523/ 747 498 467