Albisteak

Atzealdea Beste urte betez martxan da Bertatik Bertara kanpaina Astigarragan

Baliabideak Erribera kulturgunean jaso ahal izango dira. Establezimenduaren izena ematearekin nahikoa da euskarriak doan hartzeko.

2025·07·11


Uda honetan ere, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko ekimena abiarazi du UEMAk eta Astigarragako Udalak bat egin du hirugarren urtez jarraian.

Kanpaina honekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi da.

Hainbat baliabide jarriko dira establezimenduen eta bisitarien eskura:

  • Taberna, jatetxe, sagardotegi eta bestelako ostatuetarako mahai gainekoak: 2.000 ale.
  • Bisitariei banatzeko

Non eta nola eskatu? Baliabide guztiak doakoak dira. Erribera kulturgunean eskuratu daitezke establezimenduaren izena emanda.

Informazio gehiago